Alondegia

Egin zure erreserba

Aukeratu eguna

Request Cancellation

Hartu minutu bat mesedez Erreserben Politika hau irakurtzeko. Izan ere, zure kreditu txartelaren datuak ematean eta erreserba onartzean, puntu horiek onartzen ari zara. Mila esker.

Erreserben politika honen helburuak gure bezeroen asebetetze maila bermatzea eta jatetxearen edukiera modu zuzenean kudeatzea dira. Zerbitzu ezin hobe bat eskaintzeko konpromisoa daukagu eta gure bezeroei esperientzia gastronomiko paregabe batekin egin nahi diegu harrera.

Whatsapp bidez egin dezakezu erreserba 665 375 338 zenbakian 1

.- Erreserba egiteko ezinbestekoa da izena, harremanetarako telefono zenbaki bat, mahaikide kopurua, data eta ordua zehaztea. 10 pertsona baino gehiagoko bazkari/afarietarako, berme modura, kreditu txartel baten datuak eskatuko dira. Erreserba gutxienez 8 orduko aurrerapenarekin ezeztatzen bada, ez da inolako kargurik egingo.

Kreditu txartel bidez erreserba bermatuta baldin badaukazu eta mahaikideak ez badira agertzen edo ez badute 8 orduko aurrerapenarekin erreserba ezeztatzen, mahaikide bakoitzeko 20€ko kargua kobratuko da. Kargu hori bezeroak emandako kreditu txartelean egingo da.

Behin erreserba eginda, baieztapen mezu bat jasoko duzu posta elektroniko bidez, erreserbaren datuekin. Ez baduzu posta elektroniko mezu hori jasotzen, jarri harremanetan erreserba ondo egin dela ziurtatzeko.

2.- Nola egin aldaketaren bat zure erreserban? Aldaketaren bat egin nahi baduzu, eguna edo mahaikide kopurua aldatu, adibidez, jar zaitez jatetxearekin harremanetan telefono edo posta elektronikoz, aldaketa egitea posible ote den jakin ahal izateko besteko aurrerapenarekin.

3.- Nola ezeztatu dezakezu zure erreserba? Erreserba telefonoz deituta edo whatsappez ezeztatu beharko da.

 

Product has been added

No products in the cart.

Explore Food Items